Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak helegitea aurkeztu du pasa den astean Espainiako Auzitegi Gorenak hura inputatu ostean.
Urtarrilean Manos Limpias sindikatuak Garzonen aurkako salaketa ezarri zuen, frankismo eta Espainiako Gerra garaian desagertutako pertsoni buruz prebarikazio delitua egotzita. Gorenak onartu egin zuen kereila hori.
Manos Limpiasen ustez, Garzonek desagerpenak ikertzeko eskumena ez zuela jakinda ere auzia bere egin izan zuen. Urtarrilaren 26an sartu zuen epailearen aurkako kereila. Fiskaltzak artxibatzeko eskaera egin zuen. Garzonek hasieran bere egin zuen ikerketa, nahiz eta iazko azaroan Espainiako lurraldeetako auzitegien esku utzi zuen kasua.
Miguel Bernard Fuerza Nueva eskuin muturreko elkarteko arduradun ohia da Manos Limpiaseko burua.
politika
Garzonek helegitea sartu du bere inputazioaren aurrean
Frankismo eta Espainiako Gerra garaian desagertutako pertsoni buruz prebarikazio delitua egotzita Manos Limpias sindikatuak epailearen aurkako salaketa jarri zuen. Pasa den astean Gorenak kereila onartu eta Garzon inputatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu