Frantziak Joseba Imanol Kortazar Espainiaratu du, Espainiako Auzitegi Nazionalaren eskariz, herriko tabernen auzia dela-eta, eta Baltasar Garzon epaileak kartzelara bidali du. Behin-behinean bidali du, defentsaren aldetik Kortazarrek horregatik zigorra bete zuen agiria jaso arte. Garzonek ETAko kide izatea leporatu dio presoari, 35.02 (Batasuna) sumarioarekin zerikusia duelakoan. Epailearen ustez, Batasuna ETAren menpe dago, herriko tabernen finantzazioaren bitartez.
Jone Goirizelaia defentsaren abokatuak fotokopia bat erakutsi dio Garzoni, Kortazarrek zigorra Frantzian bete zuela erakutsiz, baina epaileak ez du balekotzat jo fotokopia hori eta agiri ofiziala eskatu du.
Kortazar (1964) 2002an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Sauveterre de Guyenen, etakidea zelakoan. Ordutik, Frantziako espetxe batzuetan izan dute eta zigorra bete zuen. Askatasuna erakundearen arabera, ordea, "Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea urratu diote".
Santiago Pedraz epaileak haren kontrako beste auzibide bat zabalik dauka, ETAko kidea dela leporatuta.
Garzonek kartzelara bidali du Kortazar, zigorra bete zuen agiria jaso arte
'Herriko tabernen' auziagatik Espainiaratu dute, Frantziatik. Defentsak epaileari esan dio presoak zigorra bete zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu