Ezbeharra

Gasa arnastuta lau gizonezko pozoitu dira Asteasuko nekazaritza turismoko etxe batean

Lau pertsona Donostiako Ospitalera eraman behar izan dituzte, Asteasuko (Gipuzkoa) nekazaritza turismoko etxe batean gasa arnastu eta intoxikatuta. 27 eta 60 urte bitarteko lau gizonezko dira, hiru Badajozkoak (Extremadura, Espainia) eta laugarrena Burgoskoa (Gaztela, Espainia). Osasun larrialdiko zerbitzuak iritsi direnean, zorabiatuta zeuden lau gizonak, baina korderik ez dute galdu. Donostiako Ospitaletik Santanderrera eraman dituzte intoxikatutako hiru gizon eta laugarrenari sendagiria eman diote dagoeneko.

2006ko otsailaren 8a
15:09
Entzun
Goizeko zazpietan jaso dute SOS Deiak-en Asteasuko etxe batean lau pertsona zorabiatuta zeudela jakinarazi duen abisua; zenbaitzuk arnasa hartzeko zailtasunak zituztela erantsi du deitu duenak.

Segituan suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantziak heldu dira ezbeharra gertatu den nekazaritza turismoko etxera; ordurako, etxearen nagusiak atea bota eta barruan ondoezik zeuden lau lagunak kanpora atera ditu. Zorabiatuta sentitu denean, intoxikatutako gizonetako batek dei egin du larrialdi telefonora eta berak azaldu die beste hiru kideeak ere zorabiatuta zeudela eta arnasa hartzeko zailtasunak zituztela.

Lau gizonezko dira gasarekin pozoitu direnak, 60, 58, 34 eta 27 urtekoak, hiru Badajozkoak eta laugarrena Burgoskoa. Larrialdi zerbitzuetako iturriek agertu dutenez, zorabiatuta zeuden baina korderik ez dute galdu. Donostiako Ospitalera eraman dituzte hasiera batean eta orain, hiru Santanderrera eraman dituzte kamara berezi batekin artatzeko. Laugarren gizonari sendagiria eman diote dagoeneko Donostiako Ospitalean. Antza denez, intoxikatu diren lau gizonak Asteasu inguruko enpresa bateko langileak dira.

Oraindik ez dago argi gas isuria zerk eragin duen, baina suhiltzaileek egindako lehen ikerketen arabera, galdarak gasa behar bezala erretzen ez zuelako gertatu ahal izan da istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.