www.urolakostakohitza.info
Zarautzen (Gipuzkoa) herriko barraren amaieran, San Frantzisko kalea hasten den tokitik gertu, 09:30ak aldera gasaren hodi txiki bat apurtu du kamioi batek pasadan. Sekulako zarata ateratzen hasi da eta inguruko bizilagun eta kalean zebiltzan herritarrak harrituta gelditu dira. Dena den, kamioilariak berak hots egin die larrialdi zerbitzuei eta berehala gerturatu dira.
Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak izan dira bertan, eta kalea moztuta izan dute hodiaren giltza itxi duten arte. Ez da inongo istripu edo kalterik gertatu.
Natur Gas konpainiari deitu diote amaieran, gas hodiaren giltza konpon dezan.
Gizartea
Gasaren hodi bat apurtu da Zarautzen, baina ez du kalterik eragin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu