AHT abiadura handiko trenari dagokionez, Euskal Y-aren aurrekontuak ez du murrizketarik izango, eta amaituta egongo da 2016. urterako. Halaxe jakinarazi zuen atzo Ernesto Gascok, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordeak. Haren arabera, Espainiako Estatuarentzat «lehentasunezko» azpiegitura da, eta 314 milioiko inbertsioa egingo dute, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan inoiz egin den handiena: «Gobernu berriarekin urtarrilean hasi ginen hizketan, eta berehala esan ziguten murrizketetatik salbu egongo zela Euskal Y-a. Aurrekontuen aurkezpenean baieztatu nahi izan dugu, gainontzeko autonomia erkidegoak errespetatzeko».
Gascoren arabera, Espainiako Gobernuak harturiko erabakia onuragarria da: «Estatuko joan-etorri garrantzitsuenak Euskal Y-arekin egingo dituzte bidaiariek. Aurreikuspenak betetzen ari gara, eta erritmo onean doaz lanak».
Gasco pozik dago AHTrako dirua ez dutelako gutxitu, eta 2016an abian izatea espero du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu