Gaurtik aurrera da Gasteiz 2012ko Europako Hiriburu Berdea ofizialki, Javier Maroto alkateak Green Book liburua jasota Bruselan, Europako Parlamentuan.
"Gasteiz iraultza berdearen buru izango da. Beraz, oso harro gaude saria azkenean eskuratu izanaz, hiru hamarkadatan egindako lanaren ezagutza baita", adierazi du Marotok parlamentuan. Sariari esker Gasteiz Europako hirientzat eredu bihurtu dela azpimarratu du.
"2012 ideiak partekatzeko eta etorkizuna eraikitzeko ardura gure gain hartzeko urtea izango da", azaldu du alkateak, eta krisi egoera era aipatu du, hirietan natura barne hartzeko erronkari eutsiz hiriak hobetzeko abagunea izan daitekeelakoan.
Stockholm eta Hanburgoren atzetik ingurumen ikurra erakuts dezakeen hirugarren hiriburua da Arabakoa.