bihar BERRIA-N

"Gasteiz laborategi ona izan daiteke EAJ eta EH Bilduren arteko harremanak hobetzeko"

Gorka Urtaran Gasteizko alkateari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, atzo, udaletxean. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
edurne begiristain
2015eko uztailaren 3a
09:10
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Gorka Urtaranen (EAJ) esan batzuk:

- "Ez nuen ulertu Gasteizko PSEko zinegotzien jarrera. Andoaingoa aitzakia hutsa zen, eta hemen ez dute aurrerapausoa eman PPren presioagatik"

- "Arazoa ez da guk gobernuan bost zinegotzi izatea, arazoa da gainerako alderdiekin akordioetara ez iristea. Akordioen eta itunen alkatea izan nahi dut, ez bakarrik udal talde politikoekin, baita gainerako erakundeekin ere".

- "Gasteiz laborategi ona izan daiteke EAJren eta EH Bilduren arteko harremanak hobetzeko eta akordiorako formula batzuk aurrera eramateko".

- "PPrekiko zubiak hautsita daude. Marotok nagusikeriaz jokatu du gurekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.