19. Korrika

Gasteizek harrera beroa egin dio Korrikari

Jende askok hartu du parte Korrikaren Gasteizko sartu-irtenean. Arabako hiriburua atzean utzi du jada, eta Bilborako bidean jarri da. Han amaituko da bihar eguerdian.  [Youtube]https://youtu.be/oCvCK920q2Y[/Youtube]

Hodei Iruretagoiena
2015eko martxoaren 28a
08:51
Entzun

Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoetako ordezkariak (UPDkoa izan ezik), Gaztetxeko kideak, euskarazko komunikabideetako langileak, jaietako blusak eta neskak, haurrak, helduak... hiri osoa jarri du mugimenduan 19. Korrikak. 

Gaztetxeko ordezkariek nabarmendu dute nola euskaldundu den gaztetxea urte hauetan guztietan. Hala Bedi irratiko Maitane Arnaizek ere bereziki azpimarratu du euskarazko komunikabideek Gasteizen  duten "loraldia". Bide horretan, elkarlanaren balioa goraipatu du.

Lautada, euskalduntzen

Arabako lautadan barrena sartu da hiriburura Korrika. Zalduondon, Zeledon ere korrika jartzen zuen pankartak eman dio ongietorria. 

Agurainen jende asko batu zaio euskararen aldeko lasterketari. Joseba Legarda Arabako kuadrilla hartako euskara teknikaria pozik agertu da azken urteotan inguruak izan duen bilakaerarekin. Izan ere, herritarren laurden bat elebidun da jada, eta beste laurdena elebidun hartzailea behintzat badela nabarmendu du. 

Bertan egin du korri Oriotik (Gipuzkoa) joandako lagun talde batek. Hango euskaltzaleengandik zer ikasia badutelako joan dira Arabara, ikasitakoa atzera Oriora ekartzeko helburuz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.