Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazki duenez, azken orduetan 18 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen emakume batek jasan duen sexu eraso batekin lotuta. Ohar batean azaldu duenez, erasoa ostegun gauean gertatu zen, lokal batean.
Ertzaintzak ordu batzuk geroago atxilotu zuen gaztea, eta, gaua polizia etxean igaro ostean, gaur goizean epailearen aurrean deklaratu du.