genero indarkeria

Gasteizen %21 igo dira genero indarkeria salaketak

Udaltzaingoak 112 salaketa jaso ditu urtarriletk urrira bitartean. Gasteizko alkate Gorka Urtaran "kezkatuta" agertu da datuokin.

Genero indarkeriaren kontrako mobilizazio bat, Gasteizen. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 20a
14:10
Entzun

Iaz garai berean hogei salaketa gutxiago jaso zituen Gasteizko Udaltzaingoak. Gorka Urtaran alkatea kezkatuta agertu da salaketek gora egin dutelako. Adierazi du "laguntza osoa" eman behar zaiela erasoak jasan dituzten emakumezkoei.

Erasotuak izan diren emakumezkoak aldi batez artatzeko aterpetxearekin udalak eginiko akordioaren berri eman du Urtaranek; bi urtetan 706.000 euro bideratuko ditu aterpetxea kudekatzeko. Aterpetxeak 12 plaza ditu, eta iaz 30 emakumeri eta 26 haurri eman zien aldi bateko babesa. Urtaranek nabarmendu du datuek erakusten dutela halako zerbitzu bat, "zoritxarrez", beharrezkoa dela Gasteizen.

Gasteizko alkateak gizonezkoei egin die dei halako kasuen aurrean besoak gurutzaturik gera ez daitezen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.