Atzoko atxiloketen harira Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ohar baten bidez azaldu zuenez, azken hilabeteotan Arabako hiriburuan izan diren “zenbait” kale erasoekin zerikusia izatea leporatzen diete. Ertzaintzak ez zien terrorismoaren aurkako legea ezarri , eta ez ziren inkomunikaturik egon. Peñaren kasuan, ofiziozko abokatu bat presente egon zen miaketan. Konfiantzazko abokatuak bi gazteekin egotekoaukera izan zuen arratsaldean, eta polizien tratua “zuzena” izan zela azaldu zioten.
MIAKETAK. Askatasunak azaldu zuenez, 26 urteko Igor Maiora Aiztogile kalean atzeman zuten, goizeko hamaikak aldera. Jarraian gaztea bizi den kale bereko etxe okupatu batera eraman zuten. Polizia hiru ordu baino gehiagoz izan zen etxean, eta, lekukoen arabera, kutxa gutxi batzuk baino ez zituen atera.
Eguerdian, 18 urteko Ibai Peña Ariznabarra auzoko etxean atxilotu eta eraman zuten. Atxiloketaren zergatiaz itaunduta, «terrorismoa» erantzun zuten poliziek, baina ez zuten agindurik erakutsi, familiak adierazi zuenez. 15:30ean atxilotuarekin itzuli ziren. Miaketak iraun zuen bitartean gaztearen gurasoak ere etxean izan ziren.
18:30ean amaitu zen Ariznabarrako miaketa. Ondoren, Igor Maiorak Aiztogile kalean duen taberna, Irauli, arakatzeari ekin zioten ertzainek. Iluntzeko bederatziak aldera bukatu zen operazioa.
HIRU ZAURITU. Lekukoek azaldu zutenez, polizia hiru aldiz oldartu zitzaien Maioraren atxiloketaren aurka goizean protesta egiten ari ziren pertsonei. Bi lagun larrialdietara eraman zituzten, zauriturik, haietako bat Eneritz Maiora zen, atxilotutako gaztearen arreba. Arratsaldean ere istiluak izan ziren. Tabernaren miaketa bukatu zenean ertzainak oldartu eta beste lagun bat zauritu zuten.
Euskal Herria
Gasteizen atxilotutako bi lagunak espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak
Igor Maiora eta Ibai Peña atzo atxilotu zituen Ertzaintzak Gasteizen. Goizean Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dituzte eta deklaratu ostean bi gazteak espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Igor Maiora eta Ibai Peñaren konfiantzazko abokatuak espetxeratze agindua baieztatu dio BERRIAri. Azaldu duenez, abuztuaren 13an Gasteizko bi kutxari eraso egitea bakarrik leporatzen diete. Gazteek ukatu egin dute akusazioa. Igor Maoira Madrilgo Alcala Meco espetxean sartu dute eta Ibai Peña, berriz, Soto del Realera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu