Pirateria
Gasteizen bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, filmen eta diskoen legez kanpoko kopiak egin dituztelakoan
Gaur goizaldean bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, Gasteizen. Disko eta filmen legez kanpoko 300 kopia zeuzkaten beraiekin atxiloketaren unean. Biak senegaldarrak dira, eta litekeena da paperik ez izatea.
Izan ere, Ertzaintzak lau lagun zihoazen auto bat ikusi zuen bart, eta identifikatzeko esan zietenean batzuek paperik gabe zeuden. Autoan bi motxilakada legez kanpoko kopia zeramatzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu