Hona hemen, aurrerapen gisa, Javier Marotoren esan batzuk:
- "Hiriburu Berdea hiriaren eraldaketa prozesuaren abiapuntua da Gasteizentzat".
- "Bildurekin dugun harremana hiriko erabakietarako oso garrantzitsua izan da Gasteizek aurrera egiteko. EAJrekin, PSErekin eta Bildurekin bat egin badezaket, ez diot horri uko egingo. Eta entzun behar duenak entzun dezala".
- "Garoñaren jarduera luzatzearen kontrako iritzia eman nuen bezala, lehenik eta behin Gasteiz eta gero alderdiaren siglak hartzen ditut aintzat".
- "Bilbokoa eta Donostiakoa baino handiagoa da Gasteizko Udalaren euskarazko eskaintza. Ziurrenik gehiago egin daiteke, eta Gasteiz antzokia euskarazko kultura indartzeko baliagarri izango da".