Legealdi honetan jarri nahi du martxan Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek Terrorismoaren Biktimen Oroitzarako Zentroa. Gasteizen eraikiko dute, hala izenpetu baitu gaur akordioa Gasteizko alkate Javier Marotorekin. Zentroa "terrorismoaren biktimen omenaldi iraunkorra" izatea nahi du Fernandez Diazek. Are, "egiazko errelatoa eraikitzeko funtsezkoa" izango dela uste du.
Gasteizko Udalarekin akordioa egin arren, instituzio gehiagorekin eta gainontzeko alderdi politikoekin ere elkarlanean aritu nahi du ministroak, Eusko Jaurlaritzarekin, batez ere. Zentzu horretan, jada jarri da Iñigo Urkullu lehendakariarekin harremanetan, baita alderdi sozialistarekin ere.