Lan istripua

Gasteizen eta Errezilen bi langile hil dira gaur, istripuan

Atzo Guardian igeltsero bat hil zen, lanean ari zela lurrak azpian hartuta.

2007ko martxoaren 2a
18:57
Entzun
Gaur Gasteizen, Salburua auzoan, langile bat hilda topatu dute bere lankideek eraikuntza obretan. Osalan Jaurlaritzako Lan Osasuneko Institutuak esan du hildakoak -Alfonso Jose U., 62 urte- buruan kolpe bat zeukala eta balitekeela metro eta erdiko altueratik erori ostean zendu izana.

Alinorte enpresan egiten zuen lan eta Osalanek adierazi du enpresak segurtasun neurriak betetzen zituela. Hildakoaren xehetasun gehiagorik ez dute eman.

Errezilen (Gipuzkoa) ere langile bat hil da, hori ere eraikuntza lanetan ari zela, hamar metrotik erorita, leiho batetik. Unean bertan zendu da. 15:05ean gertatu da istripua. Hildakoa Natalio Diez zarauztarra da eta Vicente Dominguez Duran enpresan zebilen lanean.

Guardian (Araba) ere beste langile bat hil da. Atzo bodega baten ur zikinen sarea eraikitzeko lanetan zebilen igeltsero bat lubaki batean harrapatuta geratu zen, lurra mugitu ondoren eta, handik bizirik atera zuten arren, Logroñoko (Errioxa, Espainia) erietxe batean hil zen arratsaldean.

Osalanek agertu duenez, 43 urteko Jose Antonio S.R. lubaki baten barruan zegoen, berdinduta zegoen neurtzen, alboetako lurra mugitzen eta gainera erortzen hasi zenean. Lurrak azpian harrapatu zuen.

Langile horrek zortzi hilabete zeramatzan Emilio Duval enpresarentzat lanean, eta enpresa hori Construcciones Majuelosek kontratatuta ari zen bodegako eraikuntza lanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.