Gaur goizean Gasteizen gizon batek etxeko gasa ireki eta leherketa bat eragitearekin mehatxu egin du. Goizeko 08:00ak inguruan egin du mehatxua, Senda kalean, eta ondorioz Ertzaintzak kalea moztu behar izan du. Bi orduz egon da etxean itxita.
Ondoren jakin denez, zorrak ordaindu ezin dituelako gaur etxetik bota behar zutelako egin du mehatxu. Bizilagunak etxetik atera eta eraikinean gasa moztu dute. Azkenik, gizonaren amak lortu du gizonak bere asmoa bertan behera uzteko konbentzitzea. Gizona atxilotu egin dute.