Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du du Gasteizen, aterpetxe batean emakumezko bati ukituak egitea egotzita. Biktimak salatu zuenez, larunbatean gertatu zen erasoa; komunetik irteten ari zela, bi gizon atera zitzaizkion bidera, eta horietako batek eskumuturretatik heldu zuen; andrea mugitu ezinik zegoela, gizonak ukituak egin zizkion.
Oihuka hasi zen emakumea, eta aterpetxeko langileak joan zitzaizkion laguntzera, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ordu batzuk geroago, gizona atxilo eraman zuten poliziek, sexu eraso bat egitea egotzita. 39 urte ditu gizonak, eta epailearen aurretik igarotzeko zain dago.