Genero indarkeria

Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotea bortxatzeagatik

55 urteko gizon batek bere bikotea bortxatu zuen atzo gauean. Liskar baten ondoren, emaztea gela batean babesten saiatu zen, baina, gizonak bortxatu egin zuen. Emakumeak familiari deitu zion, gero. Ertzaintza etxera joan eta gizona atxilotu zuten.

2004ko apirilaren 28a
13:05
Entzun
Atzo gauean 55 urteko gizon bat atxilotu zuen Gasteizen Ertzaintzak, bere bikotea bortxatu zuelako. Etxean bertan erasotu zuen gizonak bere bikotea, 21:30ak aldera.

Polizia iturriek azaldu dutenez etxeko sofan eserita zegoen bikotea, eta gizona mehatxuka hasi zitzaion. Emakumea gela batean babesten saiatu zen, baina, bikoteak jarraitu egin zion, eta jazarri. Emakumeak sexurik ez zuela nahi esan zion, eta gizonak bortxatu egin zuen.

Familiari deitu zion emakumeak, orduan, eta haiek Ertzaintzari abisu eman zioten. Ertzainek gizona atxilotu zuten, etxean bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.