Ertzaintzak 54 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean Gasteizen, ustez bikotekidea jotzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi du atzo, 22:00ak aldera, Arriaga-Lakua auzoko bizilagun batek larrialdi zerbitzuetara deitu zuela, haren bikotekidearen erasoak salatuz.
Hiri segurtasunaz arduratzen den patruila bat etxebizitzara joan, eta emakumezkoak ustez bikotekideak eragindako kolpeak zituela frogatu ondoren, gizonezkoa atxilotu zuten.
Atzo arratsaldean beste gizon bat atxilotu zuten Gasteizen, bikotekide ohiarekiko urruntze agindua hautsi zuelakoan. Alde Zaharrean atxilotu zuten. 43 urte ditu.