Indarkeria matxista

Gasteizen gizon bat atxilotu dute neska lagunari eraso egitea egotzita

Atzo gertatu zen erasoa, 09:00 aldera.

jarraia185594.jpg
Oihane Puertas ONA
2020ko abuztuaren 13a
13:04
Entzun

22 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, neska lagunari eraso egitea leporatuta. Arabako hiriburuko Udalak jakinarazi duenez, emakumeak dei egin zuen, atzo, 09:00 aldera, Poliziaren laguntza eskatzeko.

Agenteak bertaratzean, egiaztatu zuten gizonak emakumeari eraso egin ziola eztabaida batean, eta, ondorioz, biktima ospitalera eraman zuten. Erasotzailea atxilotu egin zuten, genero indarkeriako delitu bat egotzita, eta gaur jarriko dute epailearen esku.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.