Emakumeen kontrako indarkeria

Gasteizen gizonezko bat atxilotu dute bikote-kide ohia bortxatu duelakoan

Gasteizko udaltzainek 33 urteko gizonezko bat atxilotu dute bikote-kide ohia bortxatu duelakoan. Goizaldeko 05:30etan gizonak duen tabernan zarata asko egiten ari zirela eta udaltzainak tabernara joan dira. Tabernan gizonezkoak emakume bat giltzaperatua zuela jakin dute udaltzainek, ondorioz gizona atxilotu egin dute. Emakumeak udaltzainei esan die bikote-kide ohia dela, eta hark asteartetik eduki duela giltzapean. Gainera, denbora horretan bortxatu egin duela azaldu du.

2004ko uztailaren 22a
12:36
Entzun
Gaur gauean Gasteizko udaltzainek gizon bat atxilotu dute bikote-kide ohia bortxatu eta giltzaperatu duelakoan. Gizona taberna baten jabea da. Goizaldeko 05:30ak aldera bizilagun batek tabernan zarata asko zegoela eta udaltzainei deitu die. Udaltzainek bertara joan eta salaketa jarri diote, ixteko ordutegia ez zuelako betetzen.

Tabernatik atera direnean, tabernaren lehiatila batetik emakume bat burua ateratzen ikusi dute udaltzainek. Emakumeak laguntza eskatu die eta udaltzainak berriro sartu dira tabernan. Tabernako jabeari tabernak duen tarteko solairura igotzea eskatu diote, emakumea han zegoelakoan. Jabeak tarteko solairuko atea giltzaz itxita zeukan. Gizona atxilotu egin dute.

Emakumeak esan die gizonaren bikote-kide ohia dela, bi alditan bortxatu duela eta asteartetik giltzaperatua eduki duela. Udaltzainei azaldu dienez, asteartean etxeko giltzak eskatzera joan zen tabernara eta orduan indarrez tarteko solairuan giltzaperatu zuen. Emakumea Santiagoko ospitaleko larrialdietara eraman dute. Gizonarekin bizi zela, emakumeak bi salaketa jarri zizkion gizonari baina gero atzera bota zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.