Andra Mari Zuriaren enparantza jendez gainezka zegoen, festei hasiera emango zien suziria Gasteizko zeruan noiz lehertuko zain. PSE-EEko zinegotzi Patxi Lazkozek jaurti du seirak puntuan suziria, eta orduantxe hasi du Zeledonek, Gorka Ortiz de Urbinak, plaza zeharkatu eta Dorrerainoko bidea. Zeledon ukitzen duenak ligatu egiten omen du urte horretan; sinesmen horixe daukate Gasteizen. Horregatik hartu izango ditu Gorkak halako astinduak…
Blusa eta Nesken Batzordeak, bere aldetik, “jai parte-hartzaileen aldeko” apostua egin du. Etzikoa izango da beraientzatjaietako egunik handiena, jendea koadriletan ateratzen den eguna baita. Hala ere, jai egunak adina ekintza eta hitzordu antolatu dute: dantzaldiak, gastronomia txapelketa, Blusen galtzontzilo lehiaketa…
Gaztetxeko kideak proposamen berriekin datoz, gaztetxea musikarako alternatiba dela erakutsi nahi baitute. Bihar hasi eta jaiak bukatu arte Txapelpunk, Siliconay, Mente en Blanco, Bad Sound System… taldeak entzun ahalko dira.
andra mari zuriaren jaiak
Gasteizen hasi dira Andra Mari Zuriaren jaiak
Seiretan puntuan jaurtitako suziriak, eta Zeledonen jaitsierak hasiera eman die sei egunez luzatuko diren Andre Mari Zuriaren jaiei. Festa usaina ez da faltako, beraz, Gasteizko kaleetan, datozen gau eta egunetan. Gasteizko Udalak 250 ekitaldi inguru antolatu ditu; Blusa eta Nesken Batzordeak, berriz, jai “parte-hartzaileen” aldeko apustua egin, eta hainbat jarduera antolatu ditu. Txosnak sekula baino sendoago izango dira aurten, jai egitaraua indartu eta beste agertoki bat jarri baitute, eta inoiz baino talde gehiagok joko dute.Gaztetxean, ostera, musika talde alternatiboak entzuteko aukera izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu