sexu erasoak

Gasteizen izandako eraso matxista bat salatzeko, elkarretaratzera deitu dute

Judimendin gertatu da erasoa, "duela gutxi", Gasteizko Mugimendu Feministak, Judimendiko Auzo Elkarteak eta Gazte Asanbladak jakinarazi dutenez.

2014ko irailaren 3a
08:36
Entzun

Judimendin izandako eraso matxista salatzeko, elkarretaratzea egingo dute bihar, 20:30ean, San Juan eliza aurrean. Erasorik ez, erantzunik gabe leloa aterako dute, eta, horrekin, adierazi nahi dute ez dutela inolako eraso matxistarik onartuko, "ez Judimendin, ez inon".

"Indarkeria matxista, estrukturala den heinean, bizi garen gizarte heteropatriarkala errotik aldatu arte, ez da desagertuko", adierazi dute Gasteizko Mugimendu Feministak, Judimendiko Auzo Elkarteak eta Gazte Asanbladak. Bitartean, uste dute ezinbestekoa dela eraso horiek gaitzestea; guztion inplikazioa beharrezkotzat jo dute indarkeriaren kontra borrokatzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.