Urteko lehen haurra gauerdia pasatu eta laster jaio da, 00:09 zirela, Gasteizen. Txagorritxuko erietxean munduratu da Leire izeneko neskatoa. 3,3 kilogramoko pisua hartu du.
Handik segituan jaio da Gipuzkoako urteko lehen haurra, Unax. 00:19an ikusi du argia. Donostia ospitalean jaio da.
Nafarroako lehena, 00:25 zirela sortu da, Iruñeko Ospitale Gunean. Gurasoek espero zutena baino lehenago jaio da, eta oraindik ez zuten izena erabakia. Mutil bat izan da.
Bizkaiko 2013ko lehen haurra izan da gehien atzeratu dena; 03:50 zirenean sortu da, Gurutzetako erietxean. Mutiko bat dela azaldu dute.