Gasteizen jende oldea bildu du Korrikak

Erribera zeharkatu zuten atzo, eta Araban eta Nafarroan zehar ari dira gaur lasterka. Gasteizera sartu da iluntzean eta, euri jasa handiak izan badira ere, uholdea jendeak egin du Arabako hiriburuan. Bideoa: Seigarren etaparen bideokronika. [Youtube]http://www.youtube.com/watch?v=vtpEdBxl9Oo[/Youtube]

2013ko martxoaren 19a
08:13
Entzun

Aurrera doa Korrikaren 18. edizioa, eta beste hiriburu batera heldu da gaur arratsean; Gasteizera, hain justu. Atzoko etapa Nabaskozen hasi eta Nafarroako Erribera zeharkatzen eman eta gero, Araban eta Nafarroa mendebaldean zehar murgildu dira gaur korrikalariak.

Kanpezu, Maeztu eta beste hainbat herritatik igaro dira gaur goizean, eta 18:45 pasatxo zirela Arabako hiriburura heldu da.

Erakunde publikoen hainbat ordezkarik egin dute bat Korrikarekin Arabako hiriburuan, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburuak eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, esaterako.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburua ere haiekin izan da.

Eusko Legebiltzarrak kilometro bat erosi du aurten, Korrikaren historian aurreneko aldiz.

Arabako Biltzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdietako kideek ere lasterka egin dute.

Dagoeneko mila kilometrotik gora egin ditu Korrikak, eta beste 1.500 ditu aurretik. Igandean amaituko da 18. edizioa, Baionan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.