Indarkeria matxista

Gasteizko emakume bat hilda aurkitu dute Miranda Ebron

Burgosko herriko aparkaleku batean topatu dute. Arma zuriarekin egindako zauriak ditu gorputzean, Poliziak zabaldu duenez. Haren bikotekidea atxilotu egin dute.

2017ko urriaren 3a
08:30
Entzun

Hainbat komunikabideren arabera, A.B.J. hilda topatu dute Miranda Ebron, Burgosen, Fray Pedro de Urbina institutuaren inguruetan. Aparkaleku batean zegoen auto batean aurkitu dute gorpua, Rio Ebro kalean; han barruan zegoen emakumezkoa, arma zuriz hilda. 44 urte zituen emakumeak.

Poliziak 12:20an jaso du telefono dei bat, azalduz hildako emakume baten gorpua zegoela auto batean, odol arrastoekin, itxuraz hilda. Poliziak bertaratu, eta baieztatu dute hilda zegoela, atzeko eserlekuan. Ondoren, 16:00ak aldera, emakumearen bikotekidea atxilotu dute, Gasteizko Mercedesen lantokian. 18 eta 15 urteko bi seme-alaba zituen, bikoteak, eta banantzeko prozesuan zegoen.

BERRIAri Espainiako Poliziak esan dio auzia sekretupean dagoela, eta ezin diola informaziorik eman. Poliziak eraman egin ditu bi auto: gorpua aurkitu dutena, eta haren aldamenean aparkatua zegoen beste bat, odol arrastoak baitzituen hark ere. Gorpua auto batean aurkitu dutenez, poliziak ikertzen ari dira noiz eta non hil ote zuten. Gorpuari, berriz, Burgosko auzitegi medikuntzako institutuan egingo diote autopsia.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.