Igandean Trebiñun ustez bahitu zuten 40 urteko gizonezkoa -E.A.A.- Gasteizen agertu dela jakinarazi du gaur Espainiako Gobernuak Burgosen daukan ordezkaritzak. Txagorritxu erietxean azaldu da eta, horko iturrien arabera, bere etxeko bizilagun batek eraman zuen gizonezkoa atzo gauean ospitalera; hainbat zauri zituela-eta artatu egin zuten medikuek, baina ez du ezer larririk.
Guardia Zibila kasua ikertzen ari da, eta baztertu egin du ETArekin edo "antolatutako gaizkileekin" zerikusinik duenik. Lehen ikerketen arabera, gertatutakoa kontu garbiketa izan da.
Igandean goizean izan zen ustezko bahiketa. Nonbait, lau gizonek furgoneta batean sartu zuten gizona, honen bikotekidea bizilagunengana irten zen laguntza eske, baina ordurako eramana zuten hura. Guardia Zibila furgonetaren eta han inguruan zebilen beste auto baten bila aritu da, baina ez ditu aurkitu.
Gizona Bizkaikoa da eta urte erdia darama Trebiñuko Doroño II etxebizitza multzoan bikotekidearekin eta beste gizonezko batekin alokairuan bizitzen.
euskal HERRIA
Gasteizko erietxe batean agertu da igandean Trebiñun ustez bahitu zuten gizona
Txagorritxu ospitaleko iturrien arabera, bere etxeko bizilagun batek eraman zuen atzo gauean hara, baina ez du ezer larririk. Guardia Zibilak dio kasuak ez duela ETArekin edo "antolatutako gaizkileekin" zerikusinik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu