Gasteizko gazte etorkinen alde egin dute sindikatuek
GASTEIZ. ELAk, LABek, UGTk, CCOOk eta beste hainbat sindikatuk bat egin dute Gasteizen bazterkeria arriskuan dauden gazte etorkinen aldeko ekimenarekin. Aldundiaren zaintzapean zeuden gazteak, baina, 18 urte betetzearekin batera, zentroetatik kaleratu dituzte. Larrialdi egoerak saihesteko eskatu diete sindikatuek erakunde publikoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu