Gasteizko heriotza ez da genero indarkeria kasua izan

Asteazkenean hildako senar-emazteek beren buruaz beste egin zuten ikertzen ari da Ertzaintza

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Gasteizen herenegun tiroz hildako senar-emazteak tiro bakar batek hil zituen, Ertzaintzak jakinarazi duenez, eta genero indarkeriako krimen bat izan zitekeen hipotesia baztertu du dagoeneko Poliziak. Herrizaingo Sailak adierazi duenez, Ertzaintza suizidioaren aukera beste guztien gainetik ari da aztertzen. Ertzaintzak ikerketarekin segitzen du, baina ez du informazio gehiago eman, epaileak sumarioaren sekretua ezarri baitu.

76 eta 82 urteko senar-emazteak beren semeak aurkitu zituen hilda asteazken arratsaldean, hirurak bizi ziren etxebizitzan, Lakua auzoko Landaberde kalean. Semearen ehizako eskopetaz egindako tiroa zuten biek. Ertzaintzak genero indarkeriako kasu bat izan zitekeela adierazi zuen lehendabizi, eta emakumea tiroz hil ondoren, gizonezkoak bere buruaz beste egin ote zuen hasi zen ikertzen.

Nolanahi ere, polizia zientifikoak abian jarritako ikerketak hipotesiz aldatzera eraman zuen Ertzaintza atzo. Izan ere, iturri berberen arabera, gizona eta emakumea bular aldeanjasotako tiro bakarrazhil ziren, eta ondorioz, biak batera hil ziren. Datu horiek eskuetan, eta autopsiaren emaitzen zain, Ertzaintza ari da ikertzen senar-emazteek adostuta egin zuten beren buruaz beste edota gizona bere burua hiltzeko ahalegina egiten ari zenean emakumeak geldiarazi nahi izan zuen eta tiroak harrapatu zuen. Genero indarkeria kasu bat izan zitekeen hipotesia guztiz baztertu du Ertzaintzak.

Autopsiaren zain

Lakua auzoko bizilagun batek adierazi zuen, asteazkenean,16:30ak aldera, senar-emazteen etxetik zetorren zarata handi bat aditu zuela, baina ez zuela pentsatu tiroa zenik. Auzoan samina zen nagusi atzo.

Gorpuak Gasteizko Institutu Anatomiko Forentsera eraman zituzten asteazkenean, autopsia egiteko. Emaitzak argigarriak izan daitezke, balak zer norabide izan zuen esango dutelako. Hala ere, ez da orain arte horri buruzko informaziorik zabaldu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.