Gasteizko klinika batek bost langile bota dituela salatu dute
GASTEIZ. Gasteizko La Esperanza klinikako langileek greba eguna egin zuten, atzo, enpresak bost behargin bota dituela salatzeko. Enpresa batzordeak jakinarazi du klinikako zuzendaritzak bost pertsona bota dituela «inolako justifikaziorik gabe», eta horietako bi gaixoaldian zeudela bota dituztenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu