Gasteizko M-15 mugimenduak bi auzokide gasteiztarren etxebizitzen enkantea urrira arte atzeratzea lortu du. Hipoteka ordaindu ezin zuen emakume baten kaleratzea galarazi dute eta bere etxearen eta beste lagun baten etxearen enkantea atzeratzea lortu dute. Gasteizeko Kanpaldiko kideak Andra Mari Zuriaren plazan bildu dira bi auzokideak haien etxebizitzetatik botatzearen aurka protesta egiteko; hauek egindako presioari esker lortu dute atzeratzea.
M-15 mugimenduak hainbat etxe-kaleratze gelditu ditu Espainia osoan; uztailaren 3an Orkoienen (Nafarroa) erretiratu bikote bat beren etxetik kaleratzea galarazi zuten.