Gasteizko 43 urteko mendizale bat hil zen atzo Huescan (Espainia), Lecherines mendian ezbeharra izanda. Hildako gizonak eta beste gasteiztar batek Lecherinesen eskalatzen ari zirela izan zuten istripua. Berrehun metroan behera joan zen hildako gizona, eta zaurien eta hipotermiaren ondorioz hil zen.
Luze jo baitzuen erreskateak; Guardia Zibilak jakinarazi du goizean gertatu zela ezbeharra baina iluntzea bazela erreskatatu zutenerako.
43 urteko gizonarekin batera mendian zegoenak eman zuen abisua. Zauritu egin zen hura ere, bost metroan behera jausi baitzen.