Gasteizko Mercedesek du kutsadura errekorra
E-PRTR erregistroan ageri diren enpresek Europak ezarritako kutsadura mugak aise gainditzen dituzte kasu askotan, baina, aurtengo datuei erreparatuz gero, Gasteizko Mercedesek hautsi ditu marka guztiak: PM10 eta COVNM osagai toxikoak legeak baimenduta baino %22,2 milioi eta %10 milioi aldiz gehiago isuri ditu hurrenez hurren. Haren atzetik aipatzekoa da Barakaldoko Seberiaren kasua. Izan ere, Jaurlaritzaren erregistroan ageri diren datuen arabera, Europak ezarritako mugak gehientsuen gainditzen duen enpresa kutsatzaileetako bat baita, esaterako, airera isuritako amoniako, PM10 eta CO2 partikuletan. Muskizko Petronor eta Galindoko EDAR ere ageri dira kutsatzaileenen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu