Istripu larriena Logroñon gertatu da goizeko hamarrak pasata. Antza denez, Gasteizko motorzalea Logroñoko Clavijo kalean zihoan eta bertan eraikuntza lanetan ari zen kamio bat zebilen. Motorzaleak kamioia jo du eta berehala hil da. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.
Pasaian, berriz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra goizaldeko bost eta erdiak inguruan gertatu da N-1 errepideko 465.kilometroan. Donostiarako norabidean zihoan auto batek gizon bat harrapatu du. Ez dute gizonari buruzko daturik eman, larri zaurituta Donostiako Ospitalera eraman dutela besterik ez.
Errepideak
Gasteizko motorzale bat hil da kamioi baten aurka jota
Gaur goizean, Kamioi baten aurka jota, 34 urteko motorzale gasteiztar bat bat hil da gaur Logroñon (Errioxa) izan den istripuan. Goizaldean, berriz, Pasaia (Gipuzkoa) parean, N-1 errepidea igarotzen ari zela auto batek gizon bat harrapatu du. Istripuaren ondorioz, gizona larri zauritu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu