Kale erasoa

Gasteizko postetxearen kontra egin nahi izan dute bart

Lehergailuak eztanda egiteko sistemak huts egin du, eta kalteak arinak izan dira.

2007ko azaroaren 24a
17:04
Entzun
Ezezagun batzuek etxean egindako lehergailua jarri dute bart Gasteizen postetxe baten kontra, baina ez du eztanda egin, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Ate aurrean jarri dute lehergailua, baina eztanda egiteko sistemak huts egin du, eta kalteak arinak izan dira.

Suziri batek, kanpingas bonbona batek eta su hartzeko botila batek osatzen zuten lehergailua. 5:40 aldera suziriak eztanda egin du, baina ez beste biek. Eraikina belztu besterik ez du egin suziriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.