Erasoa

Gasteizko RNEren egoitzari eraso diote

Espainiako Irrati Nazionalaren (RNE) Gasteizko egoitzari eraso egin diote bart gauean arrodamenduak eta margo gorriak jaurtiz. RNE irrati kateko iturriek azaldu dutenez, erasoa 21:50 inguruan gertatu zen atzo.

2006ko otsailaren 10a
10:11
Entzun
Gaueko hamarrak jotzeko hamar minutu geratzen zirenean gertatu zen erasoa. Antza denez, bi langile erredakzioan zeuden oraindik eta segurtasun arduradun bat ere bertan zegoen. Arrodamenduek RNE Espainiako Irrati Nazionalaren egoitzako ate bildatuaren aurka jo bazuten ere ez zuten kalterik eragin. Bestalde margo gorriak bulegorako sarrera zikinduta utzi zuen.

Gasteizko RNE Espainiako Irrati Nazionalaren egoitzak jasaten duen mota honetako bederatzigarren erasoa da. Lehenengoa 1995ean izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.