Gasteizko Udalak suhiltzaile talde baten aurkako auzibide informatiboa abian jarri du, ustez presoen aldeko ekitaldi batean parte hartzeagatik. Pasa den abenduan izan zen ekitaldia, suhiltzaile parkearen aurrean.
Urtarrilaren 7an Bilbon egin zen manifestazioari babesa eskaintzeko agerraldia zela azaldu dute, eta Kontatu Gasteizko suhiltzaileekin izenburua zuen bideoa zintzilikatu zuten Interneten.
Udaletik jakinarazi dute atzo izan zutela bideo horren berri.