Txosnek antolatu dute, jada, abuztuaren 3an hasiko diren Andre Maria Zuriaren Jaietarako egitaraua. Gasteizko Txosnen Batzordeak gaur aurkeztu ditu egitaraua eta kartela, Arabako hiriburuan egindako prentsaurrekoan. Murrizketak murrizketa, programa zabala eta musika eskaintza oparoa eskaintzen saiatu direla azpimarratu dute, eta oso zaila egin zaiela udalaren aurrekontuarekin "lehiatzea". Hala ere, "jai eredu parte hartzaile, herrikoi, parekide eta euskaldunaren aldeko apustua" berretsi dute. Fracking ez Araba Plataformari da aurtengo leloa.
Abuztuaren 3an egingo da hasiera ekitaldia eta, hurrengo egunetan, Zea Mays, Obrint Pas, Bad Manners, Lendakaris Muertos edota Fuel Fandangos arduratuko dira, besteak beste, festa girotzeaz. Musikaz gain, karaokean abesteko, bazkari ekologikoa egiteko, bertsolaritzaz gozatzeko edota musean lehiatzeko parada izango dute bertaratzen direnek.
Azkenik, 2012ko Txosnisaria Blanki Anteparari emango diotela gaineratu du Batzordeak.