Zeledon lurreratu bezain laster irekiko dira Gasteizko txosnak. Urtero bezala, txosna gunearen inaugurazioan Txosnisaria banatuko du Txosnen Batzordeak, urtean zehar egindako ekarpenagatik nabarmentzea merezi duen ekimen edo kolektiboari. Aurten Gora Gasteiz!ek jasoko du saria "arrazakeriaren aurka eta Gasteiz anitz eta koloretsuaren alde eginiko lanagatik”.
Gainera, aurreko urteko 11 kolektiboez gain, talde berri bat du aurten Txosnen Batzordeak: TMEO aldizkaria. Zazpi txosnetaz aparte, hiru gune esanguratsu edukiko ditu txosna guneak: karpa komuna, eszenatoki handia eta gazte karpa, azkenengo hori, egitarau propioarekin.