Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Gasteizko Udala iragarki bat erretiratzera behartu dute

Javier Maroto. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
2011ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Lurraldeko Hauteskunde Batzordeak irrati iragarki bat erretirarazi dio Gasteizko Udalari, iragarkiak «elektoralista» dela ebatzita. Gasteizko autobus geltokia eraikitzeko Javier Maroto alkateak hamalau milioi euro «lortu» dituela dio irrati iragarkiak.

Hauteskunde Batzordearen ustez, iragarki hori «herritarren boto asmoa alderdi politiko jakin batera bideratzeko da». Horregatik, Gasteizko Udala eta PPren hautagaitza iragarki hori erretiratzera behartu ditu eta gisa bereko iragarki instituzional gehiago ez egiteko exijitu die, hauteskunde delitua egin lezaketelako.

PSE-EEk jarri zuen salaketa, eta alderdi horrek eman du erabakiaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.