Gasteizko Udalak dei egin du Garoña berehala zarratzera
Gasteizko Udalak Espainiako Gobernuari eskatu dio berehala ixteko Garoñako zentral nuklearra. PPk ez beste udal talde guztiek egin dute bat EAk aurkeztutako proposamenarekin. Mozioak dio «arazo mordoa» izan duela Garoñak eta gizartearen etengabeko eskaria dela zentral nuklearra berehala ixtea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu