Gasteizko Udal Gobernuak esku hartuko du Alfonso Alonso egungo Espainiako Osasun ministro eta 2007an Gasteizko alkate zenaren kontrako aferan. Izan ere, epaiketa abiatzeko eskatuko dio Kontu Auzitegiari. Udal gobernuaren ustez, erantzukizun politikoak ez ezik erantzukin kontableak ere badaude afera horretan.
2007an, Alfonso Alonso Gasteizko alkate zela, San Antonioko lokal batzuk hogei urterako eta udaleko teknikariek aholkatu baino garestiago alogeratu zituen udalak. Hori horrela, Espainiako Kontu Auzitegiak erreklamazioa egin zien Alonsori, orduko beste hainbat zinegotziri eta orain arteko alkate Javier Marotori.
Alokairu kontratu hura "irregulartasun baten" ondorioa izan zela leporatuta, 440.000 euro eskatu zizkien. Estatuko Kontu Auzitegiko fiskalak auzian esku hartzea ebatzi ostean, epailearen esku dago orain epaiketa egin ala ez.