Gasteizko Udalak Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariaren galdeketa proposamena atzera botatzea eskatu du gaur, “ordenamentu juridikoan tokirik ez duelako”. PPk aurkeztutako mozioa PSE-EEren babesari esker atera da aurrera. EAJ, EA eta EBk aurka bozkatu dute.
Alfonso Alonso Gasteizko (PP) alkate ohiak plana kritikatu du, “euskal herritarrak, gainontzeko espainiarrak eta EAJ bera” banandu egiten duelako. PSE-EEren bozeramaile Juan Carlos Alonsok “frustrazio sentsazioa” duela adierazi du. Ibarretxek duela urte batzuk proposamena “indarkeriarik gabeko markoan eta gehiengoaren laguntzarekin egingo zuela hitz eman zuen-eta”. Plana ofizialki errefusatu duen lehen Udala izan da Gasteizkoa.
EAJren bozeramaile Mikel Martinezek proposamena zilegitzat jo eta plana bukaeraraino defendatuko dutela ziurtatu du. Martinezen arabera, “Espainiako Gobernuarekin akordio batera heltzea beharrezkoa da”.
Politika
Gasteizko Udalak Ibarretxeren galdeketa proposamena atzera botatzeko mozioa onartu du
PPk eta PSE-EEk egin dute horren alde. Plana ofizialki errefusatu duen lehen Udala izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu