Energia nuklearra

Gasteizko Udalak manifestazioa egingo du, Garoña ixteko eskatzeko

Irailaren 21ean, 18:00etan, egingo dute mobilizazioa. Marotok ez du baieztatu joango ahal izango duen.

2013ko irailaren 9a
16:08
Entzun

Gasteizko Udalak mobilizazio bat antolatu du Garoñako zentral nuklearra (Burgos, Espainia) itxi eta desmuntatzen hasteko eskatzeko. Irailaren 21ean, larunbatarekin, egingo dute manifestazioa. 18:00etan abiatuko da, Bilbo Plazatik. Alkateak ez du baieztatu bertara joango den; agenda nola izango duen ez dakiela adierazi du.

Javier Maroto Gasteizko alkateak (PP) azaldu du udalaren osoko bilkurak uztailaren 24an hartu zuen erabakiaren segida dela mobilizazioa antolatzeko erabakia. Garoña ixteko eskatzen zuen mozio bat onartu zuten orduan, eta udalak mobilizazio bat antolatuko zuela zehazten zuen.

Marotok prentsaurrekoan eman ditu manifestazio horren xehetasunak, gaur. Gogora ekarri du udalean ordezkaritza duten alderdi guztiak, PP ere bai, Garoñak irekita eta lanean jarraitzearen aurka daudela. Manifestazioan protagonista herritarrek izan behar dutela erantsi du, alderdi politikoek baino gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.