Bart gauean, Gasteizen, landa eremuko etxebizitza batean 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten udaltzainek. Bikotekideari eraso egin izana leporatu diote. Udaltzainak bertaratu zirenean, emakumeari kolpeak ikusi zizkioten lepoan eta aurpegian.
Biei deklarazioa hartu zieten udaltzainek, eta ondoren hainbat lekukorekin hitz egin zuten. Lekukoek esandakoa aintzat hartuta eta biktimaren zauriak ikusita, gizonezkoa atxilotu egin zuten. Bikotekidea anbulantzia bateko medikuek artatu zuten.