38 urteko gasteiztar bat —L.M.I.P.— hil da Asturiasen (Espainia), Caresko ibilaldia egiten ari zela harri batek buruan jo eta erori ostean. Gorpua Llanesko beilatokira eraman dute, helikopteroan.
Atzo izan zen ezbeharra. Asturiasko larrialdi zerbitzuek 15:30 aldera lagun talde baten abisua jaso zuten: ibilbidean Colladines parean harri batzuk erori zirela, taldekide bat falta zela eta uste zutela ehun metro behera jausi zela. Ordu erdi bat geroago topatu zuten 38 urteko arabarra, hilda.