Gasteiztar bat hilda aurkitu dute Kolonbian, indarkeria zantzuekin

Barranquillako Poliziaren txostenaren arabera, Iker Samaniego Galarzak ebakiak zituen lepoan, eta zauriak aurpegian.

Barranquillako Simon Bolivar kalea. GOOGLE MAPS
Barranquillako Simon Bolivar kalea. GOOGLE MAPS
pettan uralde
2024ko martxoaren 21a
10:05
Entzun

Kolonbiako Barranquilla hirian, Iker Samaniego Galarza gasteiztarraren heriotza ikertzen ari da Polizia. Samaniegoren gorpua bere etxean agertu zen, joan den astelehenean. Poliziak baieztatu duenez, Iker Samaniego Galarza gasteiztarra da hildakoa, asteazken honetan bertan 34 urte beteko zituena.

Hainbat hedabidek jaso dutenez, gorpua joan den astelehenean aurkitu zuten Simon Bolivar auzoko etxebizitza baten barruan, Barranquilla herrian. Oraindik ez dute zehaztu zenbat denboraz bizitzen egon den etxebizitza horretan, baina bizilagunekin harremana zuen. Bizilagunak izan ziren, hain zuzen, Samaniegoren falta sumatu zutenak, eta igandean haren etxeko atea jo zutenak. Erantzunik ezak kezkatu egin zituen.

Etxejabeari abisua eman ondoren, hark, bizilagunekin batera, indarrez zabaldu zuen atea. Pisuaren barruan gasteiztarraren gorpua zegoen. Poliziaren informazioen arabera, Samaniegok ebakiak zituen lepoan, eta zauriak aurpegian.

Orain, Barranquillako Polizia gasteiztarraren heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da. Badirudi indarkeriazko heriotza izan dela, orain arte jasotako frogen arabera. Halaber, ikertzen ari da Barranquillan zenbat denbora eman zuen eta han senide edo lagun gehiago ote zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.