Forondako (Araba) aireportutik Londresera eta Dublinera egiten dituen hegoaldiak bertan behera utziko ditu koste txikiko Ryanair hegazkin konpainiak urriaren 25etik aurrera. Uste baino emaitza kaskarragoak izan dituela argudiatu du erabaki hori azaltzeko.
Arabako Diputazioak, berriz, azalpenak eskatu dizkio eta abendu amaiera arteko konpromisoa hartu zuela oroitarazi. Milioi bat euroko dirulaguntza eman zion Diputazioak hegaldi horiek indarrean jar zitzan, eta kontratuaren arabera, gutxienez urte amaiera arteko zerbitzua eman beharko duela nabarmendu du.
Gasteiztik abiatzen diren hegaldiak bertan behera utziko ditu Ryanairek urrian
Uste baino emaitza kaskarragoak izan dituztela agertu du hegazkin konpainiak. Arabako Diputazioak kargu hartu dio, eta abendua arte konpromisoa hartu zuela oroitarazi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu