Suteak

Gasteiztik Galiziara joandako suhiltzaile bat erietxean artatu behar izan dute

Kea arnastu zuela-eta ordubetez erietxean oxigenoarekin artatu behar izan zuten atzo Gasteiztik Galiziara joandako zazpi suhiltzaileetako bat. Hala ere, dagoeneko ondo dago, eta suteak itzultzeko lanetan dabil berriro.

2006ko abuztuaren 11
19:14
Entzun
Azken egunetan sute ugari piztu da Galizian, eta garrek mendean hartuta daukate herrialdearen zati handi bat. Ondorioz, hainbat lekutatik jaso dute laguntza, baita Euskal Herritik ere. Besteak beste, Gasteizko udal zerbitzuko zazpi suhiltzaile joan ziren asteazkenean suteak itzaltzen laguntzera.

Haietako bat erietxe batean ingresatu behar izan zuten atzo, kea arnastu zuelako. Hala ere, ordubete baino ez zuen egon behar izan ospitalean: oxigenoarekin artatu eta bere onera itzuli zen. Gasteizko udal zerbitzuetako iturriek agertu dutenez, gaur lanean da berriro, suak itzaltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.