GASTU MILITARRA SALATZEKO BAINUA
Bainujantzia eta urpekaritzarako betaurrekoak jantzi, eta Bilboko Moyua plazako iturrian bainua hartu zuten atzo Kakitzat koordinakunde antimilitaristako kideek. Busti zaitez gerraren eta gastu militarraren aurka lelopean, elkarretaratzea egin zuten, larunbatean NATOk egingo duen goi bilera salatzeko. Besteak beste, Ban Ki-moonen hitzak gogorarazi zituzten: «2000an milurtekorako helburuak zehaztu zirenetik, %50 igo dira Defentsa ministerioen gastuak», salatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu